Musika etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Musika etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2024(e)ko apirilaren 7(a), igandea

POKEMON PROIEKTUA. Musika-tresnen bilakaera

 Proiektu honen bidez, gaur egungo orkestra-instrumentuen instrumentu aitzindariak ezagutu ditugu eta horretarako POKEMON karta-jokoaren berezitasunaz baliatu gara. Joko honetan, pertsonaiek eboluzionatu egiten dute ezaugarri hobetuak lortuz, eta hori izan da ikerketa-lan hau egiteko aprobetxatu dugun ideia.

Irudietan klikatuz gero ikasleek sortutako kartak ikus ditzakegu. Zorionak egindako lanagatik!



2024(e)ko urtarrilaren 8(a), astelehena

Euskal musika taldeen BIDEOAK

Kaixo!

Musika saiotan, gaur egungo euskal musika-taldeak ezagutzeko proiektu bat burutu dugu. Lana egiteko bi baliabide nagusi erabili ditugu: BADOK eta CANVA.

BADOK euskal musikaren ataria da eta bertan ia 2000 disko aurkitu ditzakegu (11.000 kantu inguru!!!). Taldeen hainbat datu ere biltzen dira bertan taldeen informazioa jasotzeko erabili ditugunak.

CANVA bideoak sortzeko erabili dugu.

Hona hemen sortutako bideoak. Klikatu izenen gainean bideoak ikusteko. Zenbat musika-talde ezagutu ditudan zuei esker!  

Zorionak egindako lanagatik!

LH6A

IHINTZA, LIBE, XABI, EKIÑE, ITSASO, XUMAI, ARITZ, LAIA, INTZA, ANDONI, IKER, SAMUEL, IANN, ONEKA

LH6B

IBAI, KOLDOBIKA, MALEN, ENEKO,  AIERT,  EDER, BRITTANY, AÑES,  LORENZ, LIHER, ALAIN, ASHLY, UR, INTZA, NIKOLA

 


2024-2025 IKASTURTEKO ORDUTEGIAK

 LH6A LH6B